Erraldoien eta buruhandien erakusketak, irailaren 30era arte

Barren.eus 2021ko ira. 13a, 13:05

Joan zen barikuan, hilak 10, zabaldu zuten erraldoien eta buruhandien erakusketa Elgoibarren, eta baita Idoia Ortegak eta Gorka Alonsok osatu duten miniaturazko erraldoien bildumarekin antolatu duten erakusketa ere. Udal ordezkariek eskerrak eman zizkieten Ortegari eta Alonsori erakusketa ikusgai jartzeagatik.

Jaietan kalera atera ezin izan zituztela-eta, erraldoien eta buruhandien erakusketa antolatu zuen iazko abuztuan Elgoibarko Udalak. Eduki zuen arrakasta ikusita, berriro antolatu dute aurten, kasu honetan, irailean, "herritar gehiagok bisitatzeko aukera izan dezaten". Aita Agirren dago erakusketa, eta guztira dozena bat buruhandi (Basajaun, Basandere, Tartalo, Mari, Donald ahatea, Ipotx zoriontsua, Pinotxo, Mickey Mouse, Amama, Aitita, Sorgina eta Pirata) eta lau erraldoi (Nafarroako errege-erreginak: Zuria I. Nafarroakoa eta Martin gaztea; Altzola dorretxeko jaun-andreak: Aszensio Altzola eta Katalina Ibarra) daude. Irailaren 30era bitarte egongo da ikusgai, 18:00etatik 20:30era. Doakoa da sarrera.
 • Miniaturazko erraldoien erakusketa, Kultur Etxean
Era berean, Idoia Ortega eta Gorka Alonsok osatutako miniaturazko erraldoien bilduma ikusteko aukera ere izango da, Kultur Etxean. Guztira 180 erraldoi bildu dituzte. Joan den barikuan inaugurau zuten erakusketa, eta unea baliatu zuten udal ordezkariek miniaturazko erraldoien bildumaren jabeak, Idoia Ortega eta Gorka Alonso, omentzeko. Oroigarri bana oparitu zieten Kultura teknikari Blanca Salegik eta Kultura zinegotzi Andrea Arriolak. Erakusketa bisitatzeko ordutegia honakoa izango da: 18:30etik 20:30era.

∞Lotura duten albisteak:

 

2021 09 10 miniatura erraldoiak erakusketa omenaldia udalak idoiaortega gorkaalonso

2021 09 10 miniatura erraldoiak erakusketa elgoibar 1barren

2021 09 10 miniatura erraldoiak erakusketa elgoibar barren

2021 09 10 miniatura erraldoi erakusketa elgoibar bisitariak

2021 09 10erraldoiak erakusketa elgoibar 2barren

2021 09 10erraldoiak erakusketa hatza elgoibar barren

2021 09 10erraldoiak erakusketa berriak elgoibar barren

2021 09 10 erraldoiak erakusketa elgoibar barren

2021 09 10 erraldoi buruhandi erakusketa elgoibar mauxitxa