Bertso-eskolan izena emateko epea zabaldu du Elgoibarko Udalak. LH3tik DBHra arteko ikasleek eman ahal izango dute izena, eta irailaren 17ra arteko epea dute horretarako, eskolak hilaren 27an hasiko direlako.
Saioak astelehenetan izango dira, Aita Agirre kulturgunean. Ordubeteko eskolak izango dira, eta bi txanda egongo dira aukeran: 17:00etan eta 18:15ean. Izena emateko Udalaren Euskara Sailera jo behar da, 943 744 366 telefonora deitu edota Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi.
∞Lotura duten albisteak:
- Elgoibarko bertso eskolan izena emateko matrikulazio epea zabalik dago (2021-06-23)
- Elgoibarko bertso eskola bueltan da, lau urteko etenaldia eta gero (2020-11-17)
- Bertso Eskola jarri nahi du martxan Elgoibarko Udalak (2020-07-02)
- Ikasturte amaierako bertso jaialdia egin dute Ikastola eta Herri Eskolako umeek (2019-05-23)