Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 09 01 joseba quintas aitagirre kultur kafea 1 barrenMaiatzean itxi zuten Aita Agirre Kultur Kafea, baina abuztuaren erdialdetik martxan da berriz. Irailerako Trivial txapelketa antolatu dute.

Hiru eskaintza jaso zituen Elgoibarko Udalak Kultur Kafea ustiatzeko lizitazio prozesuan, eta Joseba Quintas Romerok aurkeztutakoa aukeratu dute. Bi urterako kontratua izango da, eta epe hori bete ostean beste bi urtez luzatzeko aukera egongo da. Kudeatzaileak Udalari ordaindu beharko dion urteko kanona 6.600 eurokoa izango da (BEZ gabe). Quintasek anoez, pizzez, ogitartekoez, hanburgesez… osaturiko janari-karta prestatu du, eta horrez gain, enkarguzko menuak, egunerokoak edota asteburuetakoak eskainiko ditu, baita ekitaldi eta festetarako menu bereziak eta etxera eramateko janaria ere.

 • Lehenengo ekintza, Trivial txapelketa
Kultur Kafea den heinean, kultur jarduera sustatzea du helburu. Horretarako, hilean bi kultur jarduera antolatzea aurreikusi du, baina momentuz, Covid 19-aren pandemiaren ondorioz, hilean ekitaldi bat antolatzen hasiko da. Irailerako Trivial txapelketa antolatu du. Bi-lau pertsonako sei taldek parte hartu ahal izango dute. Talde bakoitzak 10 euro ordaindu beharko ditu eta irabazleak batutako dirua, edari bat eta bi anoa jasoko ditu saritzat. Euskaraz eta gaztelaniaz jokatzeko aukera egongo da. Euskarazko saioa hilaren 17an egingo dute, 18:30etik aurrera, eta hurrengo egunean egingo dute gaztelaniazko saioa, ordu berean. Interesatuek tabernan bertan eman beharko dute izena.

2021 09 01 joseba quintas aitagirre kultur kafea barren

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza