Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 13 jasone osoro 12tanbermutaJasone Osoro idazleak idatzi duen azken eleberriaren (12etan bermuta) barrunbeak azalaraziko ditu Epeletan irakurketa-tailerreko hurrengo saioan, astelehenean. Sautrela literatur saioko protagonista ere izango da Osoro.

Elgoibarko Gotzon Garate Udal Liburutegiak helduen artean euskaraz irakurtzeko zaletasuna sustatzeko sortu zuen Epeletan izeneko irakurketa-tailerra.“Euskal liburuak aisia bihurtzea” da egitasmoaren helburua, eta irakurtzeko zaletasuna duten herritar guztiak deitu dituzte tailerrean parte hartzera.

Danele Sarriugarteren gidaritzapean, 12etan bermuta eleberrian murgilduko dira hurrengo saioan, datorren astelehenean (azaroak 16), 19:00etatik 20:00etara, liburutegian. Jasone Osoro idazle elgoibartarrak idatzi duen azken liburua da 12etan bermuta eta idazleak berak ere hartuko du parte solasaldian.

•Sautrelan

Literaturari buruzko Sautrela telebista saioan ere protagonista izango dira Osoro eta 12etan bermuta lana. Sautrela saioko 422. atala zapatu honetan, hilaren 14an, emango dute ETB1en, 15:00etatik aurrera.

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza