Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 07 28 olaso ataria elgoibarElgoibarrek 675 urte beteko ditu aurten, eta hori ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu ditu Udalak. Egitarau horren barruan kokatu dute honakoa. Abuztuaren 23an, Pello Arrieta eta Javier Elorza historialariek bisita gidatua egingo dute Olasoko hilerrira, garai batean San Bartolome parrokia izan zenaren ataria ezagutzeko.

 Hamaikagarren mende amaiera aldera Olason zegoen San Bartolome parrokia. Elgoibar fundatu zeneko gutunean ageri dira Olasoko monastegiari buruzko lehen erreferentziak, eta orduan, patronatu eliza zen. Garai hartan erregeak edo partikularrek eraikitzen zituzten elizak, eta beraiek izaten ziren jabeak. Kasu honetan, Gaztelako Erregeak Olasotarrei eman zien eliza hau, nolabait euren patronatu izateko, eta beraiek kobratzen zituzten eliza haren onura guztiak. 1638ra arte izan ziren Olasotarrak San Bartolome eliza haren jabeak. 1776an bota egin zuten eliza hura, kanposantua egiteko eta 1805ean hasi ziren hilerri berrian gorpuak lurperatzen. Gaur egun olasoko hilerrian dagoen arkua zen elizarako sarrera, eta horri buruzko azalpenak emango dituzte bi historialariek.

Abuztuaren 23an, astelehena, izango da bisita gidatua, 10:00etatik 12:00etara.

2021 07 28 olaso ataria elgoibar b panoramikoa

2021 07 29 olaso ataria elgoibar barren

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza