Udalak zabaldutako kultur agendan oker zetorren ikuskizuna emango duten eguna: ez da abuztuaren 9an izango, abuztuaren 6an, barikua, baizik.
Chef Nature aire libreko jatetxea da, eta bere baratza propioa dauka. Jatetxe horretara doazen bezeroek, alde batera utzi beharko dituzte euren gailu teknologikoak, hau da, tabletak, sakelako telefonoak edo bestelakoak, naturarekin berriz konektatzeko. Menua magikoa izango da, harrigarria, terapeutikoa eta oso dibertigarria. Eta, prestatzeko, Markeliñek ohikoak diren osagaiak erabiliko ditu: sukaldaritza, erritmoa, keinuak eta material desberdinak nahasteko irudimena. Hori guztia, gatz eta eromen pittin batek apainduko du.
Kalegoen plazan izango da, 19:00etan, eta euria egiten badu, Maalan.