Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Ipar Irlandako Trim de Velvet eta Elgoibarko Haritz Euskal Dantza Taldeak plazara atera dute dantza, iazko etenaren ostean, berriro egin duten Elgoibarko Nazioarteko Folklore Jaialdian. Aurtengoa 34. ekitaldia izan da.

 Nazioarteko Folklore Jaialdia berriro antolatzeko ahalegin berezia egin du Haritz dantza taldeak, pandemiara egokitu behar izan baitute aurtengo ikuskizuna. Hasteko, jaialdia ikusteko izena emanda zeuden herritar guztiak izenpetuta zeuden eserlekuetan eseri arazi dituzte, banan-banan, peto horia jantzita aretozain lanak egin dituzten Haritzeko kideek gidatuta. Guztiak eseri direnean, arauak errespetatzeko eskatu du oholtza gainetik jaialdiko aurkezle Garazi Ayestak. Besteak beste, baimendutako eserlekuetan esertzea, batetik bestera ez mugitzea, eta uneoro maskara jantzita eramatea. Dantzariek ere musukoa jantzita egin dute dantza gaurkoan. Ipar Irlandako Trim de Velvet taldekoak irten dira lehenengo oholtzara eta euren dantza eta erritmoekin ikusleak gozarazi dituzte. Ipar Irlandako taldea da Trim De Velvet, Belfastekoa hain zuzen ere, eta Irlandako dantza tradizional batetik hartu zuen izena taldeak. Kathy O’Connor dantzari eta koreografoak sortu zuen taldea, eta bera da gaur egun ere zuzendaria. Zapatekin soinua eginez egiten duten 'battering' izeneko dantzak egin ditu ezagun Irlandako dantzak nazioartean. Irlandak bere-berea egin duen zerbait da eta Trim The Velvet tadekoek dantzatzeko era honen erakustaldi ederra eman dute Maalan jarritako oholtza gainean. Duela hamahiru urte, 2008an, etorri zen azkenengoz Irlandako talde bat Folklore jaialdira. Orduko hartan Olaizaga kiroldegian egin zuten dantza.

Ondoren, Haritz dantza taldeak, Gipuzkoako dantzak egin ditu. Ezpata dantza, soka dantza, trokeo dantza, fandangoa eta arin-arina.

 • Begoña Gil gogoan
Ikuskizunaren amaieran aurten zendu den Begoña Gil Altuna omendu dute Haritzekoek. "Dantzarekin lotura oso estua izan zuen Begoñak, ezinezkoa da euskal dantzari egin zion ekarpena hitz gutxitan laburtzea. Haritz Euskal Dantzari taldea sortu aurretik ere dantza irakaslea zen, eta ordutik dantzarekiko lotura mantendu zuen urte guzti hauetan. Ezin ahaztu, azken urteetan ere Plazara Dantzara ekimenean parte hartu zuela. Haritzekoentzat, Elgoibarko kultur ekitaldi nagusienetakoa da Nazioarteko Folklore Jaialdi hau, eta plaza hau aprobetxatu nahi dugu Begoñaren senideei oroigarri xume bat emateko", azaldu du Garazi Ayesta aurkezleak. Begoña Gilen anaia Iñakik jaso du lora sorta bat eta oroigarria.

 

 2021 07 23 folklore jaialdia elgoibar ipar irlanda haritz barren

2021 07 23 folklore jaialdia elgoibar ipar irlanda haritz barren 1

2021 07 23 folklore jaialdia elgoibar ipar irlanda haritz agurra barren

2021 07 23 folklore jaialdia elgoibar ipar irlanda haritz panoramikoa barren

2021 07 23 folklore jaialdia elgoibar ipar irlanda haritz

2021 07 23 folklore jaialdia elgoibar ipar irlanda haritz 2

2021 07 23 folklore jaialdia elgoibar ipar irlanda haritz omenaldia begona gil

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza