Mendaroko Udalak astebururako antolatu duen kultur egitarauaren baitan Errietan taldearen kontzertua ziren egitekoak igande arratsaldean, uztailak 25, Garagartzako plazan. Tamalez, Mendaroko Udaletik jakinarazi dute bertan behera gelditu dela mutrikuarren kontzertua, "taldekide batek Covid-19an positibo eman ostean".
Mutrikuarrak dira Errietan taldekoak, eta zazpi lagun dira taldean. Erritmo biziak, alaiak eta dantzagarriak jotzen dituzte eta kantu propioak eta beste talde batzuen kantuen bertsioak nahasten dituzte zuzenekoan.
- Aste honetako BARREN aldizkarian, 1212. zenbakian, Errietan taldekoei eginiko ELKARRIZKETA -PDF-