Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 07 22 ipar irlanda folklorea trim the velvetBariku arratsaldean berriro izango dugu Nazioarteko Folklore Jaialdiaz gozatzeko aukera, Haritz Dantza Taldearen eskutik.

Azken urteetan bezala, Maalako parkean egingo dute dantza ikuskizuna, uztailaren 23an, 19:00etatik aurrera. Pandemiara egokitu behar izan dute aurtengo ikuskizuna, eta ondorioz, ohikoetan baino laburragoa izango da. Aurten beraz, hiru talde beharrean, bi talde izango dira protagonistak: Ipar Irlandako Trim de Velvet eta Elgoibarko Haritz Euskal Dantza Taldea. Ipar Irlandako taldea da Trim De Velvet, Belfastekoa hain zuzen ere, eta Irlandako dantza tradizional batetik hartu zuen izena taldeak. Kathy O’Connor dantzari eta koreografoak sortu zuen taldea, eta bera da gaur egun ere zuzendaria. Kolore eta musika biziz jantziko dute Maalako parkea.

Haritz dantza taldeak, bestalde, Gipuzkoako dantzak eskainiko ditu. Ezpata dantza, soka dantza, trokeo dantza, fandangoa eta arin-arina. 21 dantzari arituko dira. Dagoeneko itxi dute ikuskizuna ikustera joateko izena emateko aukera, baina oraindik lekua badagoela jakinarazi dute antolatzaileek, eta esan dute jendea Maalara iritsi ahala joango direla libre dauden lekuak betetzen.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza