250 kilo gaztaina erre banatuko ditu Galiziako Etxeak azaroaren 14an

Barren.eus 2015ko aza. 12a, 14:45

Udazkenero bezala, Galiziako Kultur Etxeak Magosto jaia antolatu du. Azaroaren 14rako (zapatua) gaztainak jateko gonbidapena zabaldu nahi du elgoibartar guztien artean. 

Lekuederren gaztainak banatuko ditu Galiziako Kultur Etxeak zapatuan, 12:00etatik 14:00etara. Elkarteko arduradunek iragarri dute 250 kilo gaztaina erre banatuko dituztela aurten. Gerturatzen direnek doan dastatu ahal izango dituzte gaztaina erre berriak. Magostoko gaztainez gain, Galiziako hainbat jaki eta edari erosteko aukera ere izango da. Galiziatik ekarritako txorizoak, belarriak, likoreak, eztia, txokolatea eta abar saltzeko zenbait postu jarriko dira.