'Ipuinen mesedea' proiektua jendeaurrean aurkeztu zuen Myriam Martin Arritokietak, Deban

Barren.eus 2021ko uzt. 21a, 14:51

Hirulan taldeko kide da Myriam Martin Arritokieta mendaroartutako debarra. Aurora Arritokietak eta Ane Landarekin batera hirukoa osatzen dute, eta zapatuan euren azken lana aurkeztu ahal izan zuten, Debako alamendako karpan: 'Ipuinen mesedea'.

Aurrekoetan ohi legez, antzerkia eta moda uztartu zituzten zapatuko jendeaurrekoan. Lau ipuin zituzten grabatuak, Txanogorritxu, Edurnezuri, Loti Ederra eta Ederra eta Piztia, eta haien inguruan osatu dute azkeneko pieza hau. Guztira, 37 bat lagunek parte hartu zuten zapatuko saioan, eta orotara, 340 ikusle izan zituzten, bi saiotan banatuta. Ume bat izan zen oholtzara irteten aurrenekoa, ipuinak entzun nahi zituela esanez. Ama paperean jardun zuenak Hirulanek aurrez grabatutako lau ipuinak kontatu zizkion eta iruditan jarraitu ahal izan zuten kontakizuna ikus-entzuleek. Ipuinak entzun ostean, lo hartu zuen umeak, eta lo zegoen tarte horretan, ipuinetako pertsonaiek desfilatu zuten.

Pertsonai gehienek erakutsi zituzten arropak Myriam Martin Arritokietak jositakoak dira, zinemarako afizioa ez ezik joskintzarakoa ere baduelako, urte hasieran BARREN aldizkariari emandako elkarrizketa batean azaldu zuen moduan. Ama paperean jardun zuenak eman zion azkena saioari, ipuinen aldeko aldarria eginez.

2021 07 20 myrian martin diseinatzailea Mendaro deba desfilea hirulan 3ak 1

2021 07 20 myrian martin diseinatzailea Mendaro deba desfilea hirulan danak

2021 07 20 myrian martin diseinatzailea Mendaro deba desfilea hirulan

2021 07 20 myrian martin diseinatzailea Mendaro deba desfilea hirulan 1

2021 07 20 myrian martin diseinatzailea Mendaro deba desfilea hirulan kan

2021 07 20 myrian martin diseinatzailea Mendaro deba desfilea hirulan b1

 

∞Lotura duten albisteak: