Korapiloak zirko ikuskizuna, Kultura Eguzkitan egitasmoaren barruan

Barren.eus 2021ko uzt. 14a, 14:13

Rojo Telon konpainiak Korapiloak ikuskizuna emango du bariku honetan, hilaren 16an, Kalegoen plazan, Kultura Eguzkitan egitasmoaren barruan.

Hiru emakume izango dira protagonistak Rojo Telon antzerki eta zirku konpainiak Elgoibarrera ekarriko duen ikuskizunean, eta lurreko zein aireko akrobazien bidez, inguratzen dituzten korapiloak askatuko dituzte. Umorea, interpretazioa eta zirkoko teknikak erabiliko dituzte korapilo horiek askatzeko.

19:00etan izango da emanaldia, Kalegoen plazan. (Euria bada, Maalako parkera lekualdatuko dute).