Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek hartuko dute Zirika zirkus taldekoen lekua, konfinatuta daudela-eta

Barren.eus 2021ko uzt. 9a, 09:12

Zirika Zirkus taldea 'Hemendikara' kale zirkoa ekartzekoa zen gaur arratsaldean Kalegoen plazara, baina ezin izango dute etorri, taldea konfinatuta baitago Covid19a dela-eta. Alabaina, Udalak topatu du ordezko taldea.

Gari, Montxo eta Joselontxo pailazoek 'Petitxou' ikuskizuna emango dute aurreikusita zegoen ordu eta lekuan: 19:00etan, Kalegoen plazan. Kultura Eguzkitan zikloaren barruan antolatutako emanaldia da.

Tutik Clowns taldeak bere 25. urteurrena ospatzeko sortu zuen 'Petitxou' ikuskizuna, eta lehenengo momentutik, bai heldu eta bai haurren arreta lortzeko diseinatua dagoela azaldu dute. "Eszena, musika, magia eta barrez osaturiko istorio txiki eta dibertigarri desberdinez beteko da. Familia guztiak gozatu dezaken ikuskizun era bat dibertigarria, non haurrak benetako protagonistak izango diren", esan dute.