'Hemendikara' kale zirkoa ekarriko du Elgoibarrera Zirika Zirkus taldeak

Barren.eus 2021ko uzt. 7a, 15:10

Zirika Zirkus taldeak 'Hemendikara' kale zirkoa aurkeztuko du barikuan, uztailaren 9an, Kultura Eguzkitan egitasmoaren barruan.

'Hemedinkara' zirko konpainia nomada bat da. Jatorri ezberdinetako lagunek osatzen dute konpainia. Egunero bezala, oilarrak abestearekin batera esnatuko dira, eta beroketak egiten ari direla, konturatuko dira konpainiaren inguruan jendea pilatu dela. Ikusleak dira! Horrenbeste denbora ikuslerik gabe egon ostean, sorpresaz hasiko dira ikuskizuna prestatzen. Umorea, maitasuna, aniztasuna eta berdintasuna bezalako baloreetan oinarritzen da ikuskizuna (informazio osoagoa: zirikazirkus.com)

19:00etan hasiko da, Kalegoen plazan.