'Kultura Eguzkitan' egitasmoa antolatu du Udalak uztailerako eta abuzturako

Barren.eus 2021ko uzt. 1a, 09:28

San Bartolome jairik ez da egongo, baina kulturak izango du lekurik uda honetan Elgoibarren. Kultura Eguzkitan egitasmoa antolatu du Udaleko Kultura Sailak, eta horren barruan hainbat kultur ikuskizun antolatu ditu uztailerako eta abuzturako.

Besteak beste, musika emanaldiak, antzerkiak eta dantza ikuskizunak antolatu dituzte, eta barikuan emango diote hasiera egitasmoari, Mauxitxa Band taldearen kontzertuarekin. 19:00etan izango da, Kalegoen plazan.

‘Kultura eguzkitan’ ekitaldi zikloak bi zati izango ditu, uztailaren 2tik 23ra lehena eta abuztuaren 6tik 29ra bigarrena. Horren baitan, hainbat ikuskizun eta emanaldi eskainiko dituizte aire librean, zehazki Kalegoen plazan (euria eginez gero, Maalako parkean egingo dira).
Bestelako kultur ekintzak ere antolatu dituzte, hala nola: bideo foruma, emakumeentzako jabekuntza tailerra, Olasoko San Bartolome antzinako parrokiako ataria ikusteko bisita gidatua, hilabete bukaerako nekazaritza eta abeltzaintza feria, e.a.

2021 07 01 kultura eguzkitan aurkezpena elgoibar udala aitagirren

Ane Beitia alkateak eta Andrea Arriola Kultura zinegotziak nabarmendu dute kultura inoiz baino beharrezkoagoa dela egun. "Pandemia garai zaila bizi izan dugu, eta herritarrek zein bisitariek kaleaz gozatu nahi dute, ekitaldiez… udak ere laguntzen du horretan. Eta kulturaren eta sormenaren industriak ere behar gaitu gu. Pandemia garaian ere, Udalak, segurtasun oro bermatuz, kultur-agendari eutsi dio, eta Herriko Antzokian ekintza eta ikuskizun andana eskaini dugu. Udan, bide horri jarriki, kulturarekiko apustua berresten dugu”, adierazi dute.

PROGRAMA
UZTAILA:
- Uztailaren 2tik 23ra ‘Kultura eguzkitan’: 19:00etan Kalegoen Plazan
    o Uztailak 2: Mauxitxa Band
    o Uztailak 3: Satorra eta gu (musika emanaldia), Herriko Antzokian
    o Uztailak 9: Zirika Zirkus: hemendikarra
    o Uztailak 11: Elgoibarko Udal Musika Banda
    o Uztailak 16: Rojo telón: korapiloa
    o Uztailak 23: Nazioarteko Folklore Jaialdia (Maalako parkean)
- Uztailak 2: Bideo foruma “Locas de alegría”, Loredi Salegi
    o 19:00etan, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
    o Antolatzailea: Haizea.
- Uztailak 11
    o Diana herriko dultzaineroekin 10:00etan
    o Udal Musika Banda 12:30ean
- Uztailak 19: Emakumeentzako jabekuntza tailerra: “FEMINISMO ZOROAK”, Loredi Salegi
    o 18:00etatik 20:00etara, Kultur Etxeko hitzaldi gelan.
    o Antolatzailea: Berdintasun Saila.
    o DOHAINIK/IREKIA.
- Uztailak 24: hilabete bukaerako nekazaritza eta abeltzainza feria
    o 09:00-14:00 Kalebarren plazan.
Doako ikastaroak KZgunean:
- Uztailaren 8tik 16ra: Smartphoneak eta tabletak. zure android gailua erabiltzen ikasi.
    o 09:00-11:00
- Uztailaren 21ean eta 22an: Instagram: partekatu zure argazki eta bideo onenak.
    o 09:00-11:00

ABUZTUA:
- Abuztuaren 6tik 29ra ‘Kultura Eguzkitan’:
    o Abuztuak 6: Markeliñe Cheff Nature
    o Abuztuak 23: Olasoko San Bartolome ataria bisita gidatua (10:00-12:00 bitartean Olason).
    o Abuztuak 27 Hortzmuga: bidearen amaieran
    o Abuztuak 29: Dantza solteko txapelketa
- Abuztuak 24: Diana Udal Txistulari Taldearekin.
    o 09:00etan
- Abuztuak 28: hilabete bukaerako nekazaritza eta abeltzaintza feria
     o 09:00-14:00 Kalebarren plazan.
Kirol egitaraua:
- Abuztuak 23: LXXIV Etxaniz Memoriala txirrindulari lasterketa.
    o 09:00etan 23 urtez azpiko afizionatu mailakoentzat (19-22 urte). Lasterketa honek “Lehendakari Txapelketan” puntuatuko du.
    o Irteera: 9:00etan, Kalegoen plazan. Irteeran, KOLDO LIZARRALDERI OMENALDIA.
    o Helmuga: 12:00etan, Idotorben.
    o Jarraian: Sari banaketa.
    o Antolatzailea: Gure Bide Txirrindulari Elkartea
- Abuztuak 23: Mastercup Caixabank pilota profesionaleko txapelketaren jardunaldia.
    o 22:15ean, Ikastolako frontoian. AFORO MUGATUA.
- Abuztuak 24: Mastercup Caixabank pilota profesionaleko txapelketaren jardunaldia.
    o 18:00etan, Ikastolako frontoian. AFORO MUGATUA.
- Abuztuak 28: Eskubaloi txapelketak.
    o 16:00etatik aurrera Olaizaga kiroldegian.
- Abuztuak 28: Elgoibarko hiria futbol txapelketa:
    o 17:00etan, HAUNDI – OSASUNA (OJM)
    o 18:00etan, REAL SOCIEDAD (OJM) – OSASUNA (OJM)
    o 19:00etan, HAUNDI – REAL SOCIEDAD (OJM)
    o Antolatzailea: CD ELGOIBAR.

2021 07 01 kultura eguzkitan uztaila kartela elgoibar udala

2021 07 01 kultura eguzkitan abuztua kartela elgoibar udala