Uztaileko ostiral guztietan emango dituzte filmak Goñati pilotalekuan, 22:00etatik aurrera, denak euskaraz. Doakoa izango da, baina aforoa kontrolatuko dute, Covid-19aren aurrean prebentzio eta segurtasun neurri oro betez.
Honakoak dira aire libreko zinena emanaldietan emango dituzten lau filmak:
- Uztailak 2: Sablehortz kapitaina (ikus trailerra)
- Uztailak 9: Horman erlojua duen etxea
- Uztailak 16: Pokemon Pikachu detektibea
- Uztailak 23: Handia