Herriak azken mendeetan izan duen bilakaera erakusten duten panelak jarri dituzte Elgoibarko kaleetan

Barren.eus 2021ko eka. 25a, 14:11

Elgoibarrek XIV., XV. eta XVI. mendeetan zuen itxura irudikatzen duten lau panel jarri dituzte kalean, 675. urteurrena ospatzeko ekitaldien harira.

Elgoibarrek 675 urte beteko ditu 2021eko abenduaren 20an, eta urteurren hori ospatzeko urte guztirako egitasmoa prestatu du Elgoibarko Udalak herriko erakunde, kolektibo, talde eta boluntarioen laguntzarekin. Horien barruan, lau panel informatibo jarri dituzte asteon herriko lau lekutan: XIV. mendeari dagokion panela, udaletxeko alboko fatxadan jarri da, XV. mendekoa, Lekuederren eta XVI. mendekoa, Kultur Etxeko fatxadan. Laugarren panela Kultur Etxeko panela da. Bertan, QRen bidez, dorretxearen historia ezagutzeko aukera dago.

Panelek Elgoibar irudikatzen dute XIV., XV. eta XVI. mendeetan. Panel bakoitzean QR kodeak daude, hiribildua nolakoa zen azaltzen dutenak. Panel bakoitzak, QRen bidez, azalpena entzuteko edo irakurtzeko aukera ematen du. 

Panelekin lotuta, Hiri Gutunari buruzko eskuorri bat kaleratuko dute irailean: Gure herriaren sorrera izenekoa. Azaroan, berriz, Javier Elorzak Santa Klarako monasterioari buruz idatzi duen liburua kaleratuko da, eta abenduaren 20an Yulen Zabaletaren marrazki liburuaren txanda izango da: ‘Yulen, ehun urte’.

∞Lotura duten albisteak:

2021 06 25 panelak elgoibar 675 urte kalegoen barren

2021 06 25 panelak elgoibar 675 urte kalegoen beitia arriola

2021 06 25 panelak elgoibar 675 urte kalegoen beitia arriola qr kodea