Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 06 23 akelarrea mendaro joaldunak zubian san joan bezpera barrenKalejira eta suaren bueltako jaialdia iragarria zuten Mendaroko gaztelekuak, ludotekak eta Udalak atzorako, baina eguraldiak dena desitxuratu zuen. Hala ere, irten ziren haurrak kalejiran, Akerbeltzek, dultzaineroek eta Zubietako joaldunek lagunduta.

Euria goian-behean zela osatu zuten ibilbidearen erdia. 18:30ak aldera abiatu ziren Gaztelekutik Azpilgoetarantz eta bidean geldialdia egin zuten frontoian dantzarako. Azpilgoetan, Alderdi Eder kaleko etxeen aterpean dantzan jardun ziren umeak. Kalejira amaituta Gaztelekura itzuli ziren eta han etxetik eramandakoa afaldu zuten haurrek elkarrekin, gauean berriro irteteko. 22:00etan irten ziren berriro plazaruntz. Hiru auzotan zituzten suak piztekoak eta haien bueltan dantza egitekoa zuten haurrek, baina azkenean Herriko Enparantzako sua piztu zuten bakarrik eta frontoian dantzatu zituzten prestatutako hiru dantzak: Borobilean, Zazpi Jausi eta Txapeloaz. Bukaera ezin hunkigarriagoa izan zen. Izan ere, frontoian batutako jendeak eta haurrek eurek sekulako txalo zaparrada eskaini zioten Amagoia Zabalari, ludotekako eta gaztelekuko arduraduna izan dutenari. Jaialdia udaletxetik bota zituzten su artifizialekin amaitu zen.

2021 06 23 akelarrea mendaro sua san joan bezpera barren

2021 06 23 sanjoanbezpera mendaro dultzaineroak

2021 06 23 sanjoanbezpera mendaro biribilean

2021 06 23 sanjoanbezpera mendaro danak barren

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza