Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 06 23 Satorra eta gu musika taldea elgoibar mungiaElgoibarko Izarrak eta Elgoibarko Udalak antolatuta, Satorra eta gu musika emanaldia antolatu dute uztailaren 3rako. Edu Iriondo Mungian bizi den elgoibartarraren bigarren lana da Satorra eta gu diskoa, baina lan honetan ere ez da bakarrik egon.

Taldea bi proiektutarako elkartu da: Edu Iriondo hainbat kantaren letra eta doinua prestatzen aritu da, eta Alberto Iriondo (teklatuarekin), Juankar Martin (gitarra) eta Igor Bilbao (baxua) hasieratik egon dira bere aldamenean. Elgoibarko kontzertuan, baina, bateria eta beste ahots batzuk ere izango dira oholtza gainean. Bederatzi lagun etorriko dira guztira.

Sarrerak salgai daude dagoeneko, 5 euroan. Elgoibarko Izarraren bulegoan erosi daitezke sarrerak aurrez, Aita Agirre kulturguneko 3. solairuan. Telefonoz edo emailez ere erreserbatu daitezke, 943 741 626 telefonoan edo Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean. Sarrerarik geratzen bada, egunean bertan ere salduko dituzte Herriko Antzokiko txarteldegian. Emanaldia 19:00etan izango da.

∞Lotura duten albisteak:

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza