Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 06 04 zuhaitz gurrutxaga futbolistok mendaroraMendaroko San Agustin kulturguneko oholtzara igoko da Zuhaitz Gurrutxaga zapatuan, ekainaren 26an, 'FutbolisTOK' bere azken lana aurkeztera.

Futbolari profesionala izan zen garaiko kontuak ekarriko ditu gogora Zuhaitz Gurrutxagak Mendaron, FutbolisTOK izeneko ikuskizunaren baitan. Era berean, garai hartan bere azalean bizi izan zuen TOK nahasmenduak eragindako burukominez ere mintzatuko da umoregile aiastiarra. San Agustin kulturgunean izango da emanaldia, 18:00etan hasita, eta sarrerak salgai daude dagoeneko udaletxean eta Morroskillon, 5 eurotan.

Apirilaren hasieran bakarrizketa honen bi saio eman zituen Gurrutxagak Elgoibarko Herriko Antzokian, eta emanaldi haien harira elkarrizketa egin zion BARRENek.

 

∞Lotura duten albisteak:

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza