Uxue Alberdi eta Iban Urizar izango dira gonbidatuak, eta Alberdi Usurbilen dauden bi alternatiba errealetatik abiatu da fabula idazteko: hirigintza feministaren proiektua eta Txirikorda etxebizitza kolaboratiboaren proiektua. 'Ibaia' da fabularen izenburua eta irakurraldia Urizarren musikarekin lagunduta egongo da.
- Noiz: Ekainak 30, eguaztena
- Non: Kultur etxeko sotoan, 19:00etan
Gonbidapenak eskatzeko:
- Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan (Aita Agirre kulturgunea 3, 3 ezkerra), 943 741 626 telefonora dei eginda edo elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus helbidera idatzita.
∞Lotura duten albisteak: