Aldatzera behartu arren, eguraldiak ez du zapuztu Ameikutz musika eskolakoen jaialdia

Barren.eus 2021ko eka. 18a, 11:50

Garagartzako plazan egitekoa zuten Mendaroko Ameikutz Musika Eskolakoek ikasturte amaierako jaialdia, baina eguraldiak ez du horretarako aukerarik eman, eta azkenean, San Agustin kulturgunean egin behar izan dute. Bi saio eman dituzte, 18:00etan lehenengoa eta 19:30ean bigarrena, eta bietan txalo zaparrada artean hartu ditu publikoak herriko musikari gazteak. 18:00etako emanaldia bideoan jaso dugu. ARGAZKI BILDUMA