Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 06 16 amorante bidegurutzean amp w1200Euskal Herriko hainbat musikariren elkargune izatea du helburu ETB1eko 'Bidegurutzean' musika saioak, eta 11. atalean Belako, Sara Zozaya eta Amorante batu zituzten, euren proiektuei buruz berba egiteko eta bakoitzaren kantu bat elkarrekin abesteko, besteak beste.

Hemengo musikariei ikusgarritasuna eman, eta ikusleei euskal musika garaikidearen argazki osatuago bat eskaintzea da Galder Izagirrek zuzentzen duen 'Bidegurutzean' musika saioaren ardatz nagusia. Atal bakoitzean hiru gonbidatu izaten dituzte, -taldeak nahiz bakarlariak-, adin, ibilbide eta esperientzia-maila ezberdinekoak. Gonbidatu bakoitzari elkarrizketa bat egiten diete bidegurutzean kokatutako telefono kabina baten barruan, Robert Johnsonen kondaira abiapuntu hartuta. Kondaira horren arabera, Johnsonek bidegurutze batean egin zuen topo deabruarekin, eta musikarako dohainen truke arima saldu zion. Gero, kantu propio bat grabatzen dute gonbidatuek kabinan bertan. Azkenik, hiru gonbidatuek bakoitzaren kantu bat abesten dute elkarrekin.

 • 'Ama hil zaigu' elkarrekin
Eman duten azken atalean, hamaikagarrenean, Belako, Sara Zozaya eta Amorante talde eta musikariak izan ziren gonbidatuak. Amorantek, -Iban Urizar musikari elgoibartarraren izen artistikoa-, 'Ama hil zaigu' kanta aukeratu zuen Sara Zozayarekin eta Belako taldeko kideekin elkarlanean abesteko, eta Azpeitiko Sanagustin kulturguneko oholtza partekatu zuten. Hona hemen emaitza:

Amorantek 'Bat edo Hiru' (Forbidden Colours, 2020) LPan kaleratu zituen zazpi abestietako bat da 'Ama hil zaigu' (Hitzak, Joxan Artze-Musika: Amorante). Hemen entzun dezakezue jatorrizkoa, Bidegurutzean egin zuten bertsioarekin alderatu nahi izanez gero.

Joan den astean Elgoibarren kontzertua eman zuen Sara Zozaya musikari donostiarrak iaz kaleratutako 'I' diskoko ''Lili'' kanta aukeratu zuen Amoranterekin eta Belako taldeko kideekin abesteko. Belako taldekoek Nice Church abestia aukeratu zuten, 2018ko 'Render Me Numb, Trivial Violence' albumeko abestia.

"Bidegurutzean" saioaren webgunean ikusgai daude saio eta musikari bakoitzaren elkarrizketen eta emanaldien bideoak; eta EITB Nahieran plataforman ere eskura daude programak osorik.

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza