Gaurko eta atzoko kanten erritmoan biraka dantzan

Barren.eus 2021ko eka. 20a, 10:28

200 bat dantzari igo ziren barikuan Herriko Antozkiko oholtzara, Biraka Bizi jaialdiaren barruan. Urte osoan zehar egindako lanaren azken emaitza erakutsi zuten Biraka taldeko dantzariek. 

 

Covid-19ak baldintzatu zuen Biraka taldearen ikasturte amaierako jaialdia, eta ondorioz, publikorik gabe egin zuten jaialdia. Hiru taldetan banatuta sartu ziren dantzariak Herriko Antzokira, tenperatura hartu ostean, segurtasun distantziak gordeta, eta denak maskara jantzita. "Egoerak hala eskatzen duelako" hartu zuten antolatzaileek publikorik gabe egiteko arrazoia. Dena dela ikuskizun guztia bideoan jaso dute, gero familiei erakusteko. 

5 urtetik 20 urtera arteko 200 bat dantzari izan ziren protagonista. Urte "gogorra" izan arren, gogor lan egin dute guztiek ikasturtean zehar, eta barikuan izan zuten egun handia. Gaurko eta atzoko kantuen erritmora dantzatu zuten guztiek. 

ARGAZKI ALBUMA