Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 06 14 sara zozaya musikariaAzken sasoian zeresan handia ematen ari den Sara Zozayaren kontzertua antolatu dute Sinuöse Kultur Elkartekoek eguen honetarako, ekainak 17, Kultur Etxeko Sotoan.

Sara Zozaya Donostiako bakarlaria da, baina oraingoan taldeaz lagunduta etorriko dela Elgoibarrera iragarri du, Antton Goikoetxea, Asier Renteria eta Urtzi Iza musikariekin, hain zuzen ere.

Musikari gaztea baina eskarmentuduna da Sara Zozaya. Musika munduan akordeoiarekin hasi zen eta kantuak sortzen hasi zen 12 urte zituela, gitarrak eta teklatuak lagunduta. Hainbat musika proiektutan jardun ostean (The Roof, esaterako), Nerabe taldeko abeslaria da egun. Bere kantu propioak, pertsonalenak, bakarka zein hirukote formatoan kaleratzen ditu. Multi-instrumentista ere bada eta askotariko musika estiloak landu ditu, pop-etik elektronikara, besteak beste.
Eguen honetan Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan emango duen kontzertua 22:00etan hasiko da.

Bere ibilbidea aldatu zuen abestia argitaratu zuen Zozayak iaz, lili izenekoa. Eta hilabete batzuk geroago abestiaren bertsio alternatiboa plazaratu zuen: Iili (reimagined)

2021 06 15 sara zozaya elgoibar kontzertua kartelña sinuose inaki ovejero

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza