Urte “zaila” izan dutela adierazi du Mendaroko irakasleak, pandemiaren ondorioz ezin izan direlako entseatzeko elkartu. Bakoitzak bere aldetik egin ditu entseguak etxean, eta azken hiru hilabeteetan bakarrik entseatu ahal izan dute elkarrekin. “Pozik” geratu dira emanaldiarekin, eta arduradunak adierazi du “meritu handia” izan dutela “urte gogor” honetan ere maila “ona” eman dutelako dantzariek.