Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 11 04 perlak eibarSinuose kolektiboak antolatuta, Perlak taldeak kontzertua eskainiko du barixakuan (azaroak 6) Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan. Perlak talde zarauztarra Euskal Herriko indie post-punk eszenan sortu zen 2013an. Orain gutxi Marea morea abestia argitaratu dute Uxue Alberdiren hitzekin. (bideoa dauka)

2015 11 04 perlak kartela iaki ovejeroIntentsitatea, hurbiltasuna eta berehalakotasuna dira Perlak taldearen ezaugarririk nagusienak. Sentikortasun handiko tarte gordinak eta ilunak, pasadizo samurrekin uztartzen dituzte. 2014an aurkeztu zuten euren lehen diskoa, “Perlak” izenekoa, eta urte berean Gaztea irratiak antolatu zuen Maketa Lehiaketako finalera iritsi ziren. Ordutik hona, Euskal Herriko hainbat aretotan ari dira diskoa aurkezten, eta 50 kontzertu baino gehiago eman dituzte. Gaur egun Miren Narbaizak, Patxi Agirrek, Maite Martiarenak eta Ilargi Agirrek osatzen dute taldea. 23:00etan hasiko da kontzertua, eta 3 euroan salduko dituzte sarrerak.

Bandera moreak, Uxue Alberdiren hitzekin

Duela gutxi abesti berri bat ere sortu dute, Bandera moreak izenekoa. Uxue Alberdiren hitzekin, Emakumeen Mundu Martxako karabana feministarako propio egindako kantua da. Hona hemen:

Perlak taldearen lehen bideoklip ofiziala: Olatu.

 

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza