Mendarora ere eramango Zuhaitz Gurrutxagak FutbolisTOK bakarrizketa

Barren.eus 2021ko eka. 4a, 08:40

Mendaroko San Agustin kulturguneko oholtzara igoko da Zuhaitz Gurrutxaga ekainaren 26an, zapatua, FutbolisTOK bere azken lana aurkeztera.

Lehen mailako futbol jokalaria izan zen garaiko pasarteak ekarriko ditu gogora, eta garai hartan bere azalean bizi izan zuen TOK nahasmenduari buruzko kontuak ere izango ditu mintzagai umoregile aiastiarrak. 18:00etan izango da emanaldia. Ekainean bederatzi herritara eramango du FutbolisTOK, hasi bihar Mallabian emango duen saioarekin eta hil honetako emanaldiekin Mendaron bukatzeko.

Apirilaren hasieran bakarrizketa honen bi saio eman zituen Gurrutxagak Elgoibarko Herriko Antzokian, eta emanaldi haien harira elkarrizketa egin zion BARRENek.

∞Lotura duten albisteak: