Egunez aldatu dute Munleten kontzertua, eta ekainaren 12an izango da, San Agustin kulturgunean

Barren.eus 2021ko eka. 3a, 15:59

Mendaroko kultur eskaintza aberasteko asmoz, Begiekin Entzutekoak musika zikloa antolatu du Gararock taldeak, Mendaroko Udalaren laguntzaz. Ziklo horren barruan lau kontzertu antolatu dituzte, eta Munlet taldearen emanaldia izango da azkena.

Egunez aldatu dute kontzertua, eta, beraz, ekainaren 12an izango da, 19:00etan, San Agustin kulturgunean. Ekainaren 13rako iragarria zegoen aurrez. Mendaroko bikoteak bere azken lana aurkeztuko du. Kontzerturako sarrerak 3 euroan jarri dituzte salgai, Puxika gozoki dendan eta Uztargi tabernan. Muga, Testura eta Mursegoren kontzertuak eskaini dituzte orain arte, eta Munlet bikoteak itxiko du zikloa.

2021 06 07 munlet mendaro kartela begiekinentzutekoak