Musika Eskolako ikasleen artean banatu dituzte gonbidapenak, baina Musika Eskolan bertan ere badaude gonbidapen gehiago interesdunentzako. Ikasturte amaierako hiru kontzertu prestatu ditu Inazio Bereziartua eskolak:
- Ekainak 4, ikasturte amaierako kontzertua Herriko Antzokian: Musika Eskolako talde handiak ikusteko aukera izango da, baita 60+ taldekoak ere. 19:00etan hasiko da.
- Ekainak 11, ikasturte amaierako kontzertua Maalan. Gazteen Bandak, Big Band-ak edo Rock taldeak joko dute Maalako eszenatokitik.
- Ekainak 14, ikasturte amaierako kontzertua musika eskolako auditoriumean: Ebaluaketa bakoitza bukatutakoan talde instrumental txikiek ematen duten kontzertua izango da.