COVID-19a dela eta, aforoa mugatuta egongo da Kultur Etxeko Sotoan, eta gonbidapena beharko da sartzeko. Gonbidapenak Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunean jaso behar dira. Aita Agirre kulturgunean (3. solairuan), 943 741 626 telefonora deituta, edota elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus e-postara idatzita. Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak eta Elgoibarko Udalak antolatu dituzte irakurraldi musikatuok.
Harkaitz Cano eta Maite Larburu
- Kintsugi fabula
- Ekainak 16, asteazkena
- Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan, 19:00etan
- “Demagun, hiru hamarkada barru, sortzen duen energia baino kontsumitzen ez duen gizartea dela gurea. Energia berriztagarriak nagusitu dira eta kutsadura errotik moztu. Baina belaunaldi batentzat utopia zena ez da inoiz hurrengoarentzat aski izango. Aurrekoekiko kritiko izatera derrigortuta daude berriak. Eta zaharrak berriz, kritiko diren horiekiko esker ona adieraztera. Horraino, teoría ... “
Uxue Alberdi eta Iban Urizar
- Ibaia fabula
- Ekainak 30, asteazkena
- Elgoibarko Kultur Etxeko sotoan, 19:00etan
- "Playboy arkitekturaren lema hartu –Gizon bat aldatu nahi baduzu, aldatu haren apartamentua– eta herriaren eskalara eraman zuten. Kaleak, etxeak, plazak, leihoak moldatu zituzten, espazioa antzaldatu portaerak eraldatzeko. Herria gorputz fabrika gisa ulertu zuten. Baina ez zuten denek jasan herri feministaren utopia: laster hasi zen gizon-ihesa, ospa egin ez zutenak Troiako auzunean gotortu ziren..."