'Mendaro Fiddler' abestiaren bideoklipa kaleratu du Audience taldeak

Barren.eus 2021ko mai. 27a, 09:28

Joseba Olazabal mendaroarraren borrokari eskainitako kantu bat izango du Gernikako Audience taldeak ekainerako iragarri duen Tolesdurak lan berriak. 'Mendaro Fiddler' izena eman diote (Mendaroko biolin-jolea), eta bideoklipa ere grabatu zuten Mendaron. Dagoeneko ikusgai dago.

Audience taldekoek ekainaren lehen hamabostaldian kaleratuko dute 'Tolesdurak' izeneko lana, baina lan horren aurrerapen modura 'Mauka' abestia plazaratu zuten badok.eus atarian. Orain, berriz, 'Mendaro Fiddler' abestia hautatu eta bideo formatuan aurkeztu dute. Joseba Olazabali "besarkada handi bat" eskainiz aurkeztu dute gernikarrek Tolesdurak diskoaren aurrerapen berri hau. Hona hemen Amaia Badiola Elgezabalek zuzendutako 'Mendaro Fiddler' abestiaren bideoklipa:

bH053 audience "mendaro fiddler" from bIDEhUTS on Vimeo.

*Argazkia: Nagore Legarreta.

∞Lotura duten albisteak: