Udal Musika Bandak kontzertua emango du domekan Kalegoen plazan

Barren.eus 2021eko maiatzaren 25a

Zazpi hilabete pasa dira Elgoibarko Udal Musika Bandak azkeneko jendaurreko kontzertua eman zuenetik. Domekan, maiatzaren 30ean, Kalegoen plazan emango dute kontzertua.

Gorka Mujikaren zuzendaritzapean bost pieza joko ditu Elgoibarko Udal Musika Bandak Kalegoen plazan emango duten kontzertuan, honako hauek:

  1. - SHALOM (Pakea)………………….…………..Phillip Sparke
  2. - LA DEL MANOJO DE ROSAS…………………P. Sorozabal
  3. - KATIUSKA (Fox-trot)…………………..……….P. Sorozabal
  4. - ANDRES CONTRABANDISTA (Pasodoblea)…Oscar Navarro
  5. - AROUND THE WORLD 80 DAYS……….Otto M. Schwarz

Kontzertua 12:30ean hasiko da.

Udal Musika Bandak joan den urteko urriaren 18an eman zuen zuzeneko azken kontzertua, Olaizaga kiroldegian. Gero, Santa Zeziliako kontzertua eman behar zuten, azaroaren 28an, San Bartolome elizan, baina bertan behera gelditu zen, koronabirusaren pandemiak okerrera egin zuela-eta.