Ia 30 lagun batu ziren txapelaren inguruko historia eta hamaika bitxikeria entzuteko, eta lau lagun txapela jantzita agertu zirela zehaztu dute Museoko arduradunek. Alberdiren solasaldiaz gainera, “Boinas Elosegui“k ekoitzitako ikusentzunezkoa txapelak nola egiten dituzten ezagutzeko aukera izan zuten Museora batu ziren lagunek, eta panel ilustratiboak ere ipini zituzten, txapelaren historia modu bisualagoan ulertzeko.
Mikel Alberdik hitzaldiaren eta txapelaren inguruan BARREN aldizkariari eman zion elkarrizketan -PDF- duzue gaian sakontzeko aukera.