Idotorben egin behar zuten umeentzako kontzertua bertan behera geratu da

Barren.eus 2021ko mai. 20a, 14:55

Atxutxiamaikak, Udal Ludotekak eta Musika Eskolak umeentzako kontzertua eman asmo zuten bariku arratsaldean Idotorben, baina eguraldi iragarpen txarra dela-eta, bertan behera laga dute emanaldia.

Musika emanaldiaz gain, umeentzako tailerrak ere egiteko asmoa zeukaten, baina estalperik gabe ezin dutela horrelakorik egin erabaki dute. Momentuz, ez dute data berririk iragarri ekitaldi honetarako.