Inazio Bereziartua musika eskolako musikariek emango dute kontzertua, eta BetiSua txarangak, trikitilariekk, koruak eta dultzaineroek hartuko dute parte emanaldian. Erabiliko dituzten instrumentuei buruzko azalpenak ere emango dituzte. Gainera, umeek aukera izango dute musika instrumentuak sortzeko, Ludotekako eta Kiribilduz egitasmoko hezitzaileek emango duten tailerrean. Koruko ikasleek ipuin musikatu bat ere abestuko dute. Antolatzaileek zehaztu dutenez, Haur Hezkuntzako 3. mailatik 6. mailara arteko umeentzako pentsatutako ekimena da.
17:30ean hasiko da ekitaldia. Ez da izenik eman behar. Antolatzaileek jakinarazi dute eguraldi txarra egingo balu, bertan behera geratuko dela saioa. Udalarekin elkarlanean antolatu dute ekimen hau.