Eneko Etxanizek irabazi du Elgoibarren jokatu duten Aurresku Txapelketa, bere mailakoetan

Barren.eus 2021ko mai. 10a, 09:04

Euskal Herriko hainbat herritatik etorritako dantzari gazteak lehiatu dira asteburuan Elgoibarren XX. Aurresku Txapelketan. 7 eta 15 urte bitarteko 41 dantzari guztira. Tartean, Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako hamar ordezkari ere izan dira.

 Lezo, Andoain, Pasai Donibane, Lizartza, Zizurkil, Legazpi, Lasarte, Ataun, Amasa-Villabona, Anoeta, Mendaro eta Elgoibarko dantzariak izan genituen asteburuan dantzan Herriko Antzokian, 7 eta 15 urte bitartekoak guztiak. Inazio Bereziartua Musika eta Dantza Eskolako hamar neska-mutil ere lehiatu ziren: Dantzari bat, A sailean; bost dantzari, B sailean; eta 4, D sailean.

Zapatuan egokitu zitzaien dantza egitea Unax Ansola, Duna Santos, Maialen Pizarro, Uxue Cabrera, Elaia Etxaniz eta Amaia Mendiari, eta domekan, Nerea Galindo, Malen Galarraga, Jon Etxeberria eta Eneko Etxanizi. Eskolako arduradunek jakinarazi dute oso txukun aritu zirela guztiak, baina txapelketa herrian jokatuta, beste batzuetan baino urduriago ere dantzatu zirela batzuk. Unax Ansolarentzat estreinako aldia izan zen, eta bigarren egin zuen. Domekan lehiatu zirenen artean aipatu  behar da Eneko Etxaniz elgoibartarrak txapela jantzi zuela eta Jon Etxeberriak laugarren egin zuela.

Hurrengo kanporaketa Lezon jokatuko dute, maiatzaren 29an, eta bertan izango dira Inazio Bereziartua Musika eta Dantza eskolako ondorengo ordezkariak: Jon Etxeberria, Maialen Pizarro, Uxue Cabrera, Amaia Mendia eta Unax Ansola. 

2021 05 09 Aurresku Txapelketa dantzari gazteak

2021 05 08 aurresku txapelketa elgoibar zapatukoa barren4

2021 05 08 aurresku txapelketa elgoibar JR cabrera

2021 05 08 aurresku txapelketa elgoibar zapatukoa barren 2

2021 05 08 aurresku elgoibar JR cabrera 1

2021 05 08 aurresku txapelketa elgoibar zapatukoa barren b1

2021 05 08 aurresku txapelketa elgoibar herrikoantzokia

∞Lotura duten albisteak: