Eñaut Elorrietaren kontzerturako sarrerak gaur jarriko dituzte salgai

Barren.eus 2021ko mai. 7a, 08:50

Eñaut Elorrietak kontzertua emango du maiatzaren 21ean Elgoibarko Herriko Antzokian, eta kontzertu horretarako sarrerak gaur jarriko dituzte salgai.

20:00etan puntuan hasiko dira sarrerak saltzen, Kutxabank atariaren bitartez. Sarrerak agortu ezean, bihartik aurrera Herriko Antzokiko txarteldegian ere erosteko aukera egongo da, ohiko ordutegian. Kontzerturako sarrerak 10 euro balio ditu, eta Gazte Txartelarekin, 3 euro. Kontzertua hilaren 21ean izango da, 17:30ean. Kultura Sailak jakinarazi du sarrerak agortzen badira, bigarren emanaldi bat ere egingo dutela, egun berean, 19:30ean. Eguzki Argitan bere azken lana aurkeztuko du Elorrietak.

Elorrietak iazko urrian ere eman zuen kontzertu txiki bat Elgoibarren. Tertuliak egitasmoaren barruan IMHko museoan eman zuen kantaldia, Maite Larburururekin batera.