Testura taldeak kontzertua emango du domekan, Mendaron

Barren.eus 2021ko api. 29a, 14:48

Koronabirusagatik iaz ezin izan zuten Gararock jaialdia egin Mendaron, eta horren ordez antolatu dute Begiekin entzutekoak musika zikloa. Muga taldeak eman zion hasiera zikloari, eta domeka honetan izango da bigarren kontzertua.

Testura taldeak emango du, 19:00etatik aurrera, San Agustin kulturgunean. Ander Mujika musikari elgoibartarraren azken proiektua da Testura. Napoka Iria desegin ostean, kaxoian gordeta zituen hainbat pieza berreskuratu eta oso berea den proiektua jarri zuen martxan, Felix Buff, Johannes Buff eta Maialen Belaustegirekin batera. Testura desberdinekin esperimentatzen dute, eta soinu eta irudi geruzez baliatuko dira zuzenekoan.

Irakurri hemen Ander Mujikak BARREN aldizkariari eman zion elkarrizketa (BARREN 1180. zenb. -PDF-)

∞Lotura duten albisteak: