Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 04 28 matriuska antzezlana tokikom 700x700Kamikaz Kolektiboak eta Ttak Teatroak Matriuska antzezlana emango dute eguen honetan, apirilaren 29an, Elgoibarko Kultur Etxeko Sotoan. Ez dute sarrerarik kobratuko, baina aurrez izena eman behar da aforoa neurtu ahal izateko.

Bi zientzialariren ikerketa kontatzen du Matriuska antzezlanak, umoretik. Iraia Eliasek (Zarautz, 1980) eta Amancay Gaztañagak (Guayaquil, Ekuador, 1980) sortu duten antzezlana. Beraiek idatzi dute testua, eurak dira aktoreak eta baita obrako zuzendariak ere.

Obrako pertsonaiek euren gorputzetara iristeko bidaia da Matriuska, egileen berbetan. Ezarritako sisteman bizirauteko, beraien gorputzarekiko harremana etenda dute aspalditik eta, gaur, ikerkuntza honetan sakontzen hasi direnean, euren gorputzarekin egingo dute topo. Emakume gorputzarekin. Gorputz kolektibo batekin. Aurreko emakume guztiek, belaunaldiz belaunaldi informazioz bete duten gorputz horrekin. Emakume isildu, sortzaile, indartsu, bortxatu, ausart, baztertu… guztiek osatzen dute euren gorputza. Ikusi eta sentituko egingo dituzte beraien baitan, gainera. Historiaren parte diren aurreko emakume guztien gorputzak, izenak eta izanak berreskuratzeko beharraz hitz egiten du antzezlanak.

Umore biziaz ahalduntze bidaia indartsu baten parte izango da ikuslea.

  •  Apirilaren 29an, eguena, emango dute Matriuska antzezlana Elgoibarren, 19:00etan hasita, Kultur Etxeko Sotoan. Ez dute sarrerarik kobratuko, baina aforoa neurtu ahal izateko izena eman behar da: HEMEN

2021 04 28 matriuska antzezlana elgoibar kartela

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza