Koronabirusaren gakoak: COVAX

Barren.eus 2021ko api. 27a, 12:02

COVAX, txertoak berdintasunez eskuratzeko helburua duen egitasmo bat da, Osasunaren Mundu Erakundeak bultzatutakoa. Txertoak jaso dituen lehen herrialdea Ghana izan da. Helburua da 2021ean 2.000 milioi dosi banatzea ekonomikoki pobreenak diren 92 herrialdeetan.

COVAX ekimenaz berba egin digu oraingoan Elhuyarreko aditu Ana Galarragak ETBk eta Elhuyarrek ekoiztutako Teknopolis saioko 'Koronabirusaren Gakoak' ataleko aste honetako bideo-pilulan. "Ikuspegi epidemiologikotik funtsezkoa da munduko herrialde guztietara iristea txertoa. Bakarrik horrela lortuko da bizitzak salbatzea, talde inmunitatea lortzea, ekonomia globala suspertzea eta ez agertzea aldaera berriak, zeinak ihes egin dakiekeen garatzen diren txertoei", azaldu du Galarragak.