Ipuin kontalariak eta liburu-truke azoka izan dituzte gaur Mendaron

Barren.eus 2021ko api. 23a, 21:33

Liburuaren Nazioarteko Egunaren harira, ipuin kontaketa saioa izan dute Mendaron gaur arratsaldean, Debako ipuin kontalarien eskutik, eta ondoren, liburuak trukatzeko aukera izan dute haurrek. Arno Guraso Elkarteak antolatu ditu bi ekimenok.

 

Ipuinen munduan barneratzeko aukera izan dute gaur Mendaroko neska-mutilek, Debako ipuin kontalarien eskutik. Mari Seara eta Oihana Irusta jardun dira ipuin-kontalari lanetan eta dozenaka ume eta guraso batu dira saiora. Azpilgoetan, ludotekako atarian, izan da saioa. Ondoren, Herriko Enparantzan liburuak trukatu ahal izan dituzte herriko haurrek. Joan zen ostiralean jaso zituzten Arno Guraso Elkartekoek liburuak. Ume bakoitzak azkeneko bi urtean irakurritako bina liburu utzi zitzakeen azokarako, eta gaur zortzi lagatako liburu bakoitzeko beste bat hartu ahal izan dute gaur. 

2021 04 23 liburuen eguna mendaro ipuin kontalaria

2021 04 23 Arno truke azoka Mendaro

2021 04 23 liburuaren eguna mendaron