146 argazki aurkeztu dituzte Elgoibarko egutegia osatzeko lehiaketara

Barren.eus 2015ko urr. 27a, 09:38

Elgoibarko Udalak Ongarri argazkilari elkartearekin lankidetzan antolatu duen argazki lehiaketan 31 herritarrek parte hartu dute aurtengoan, 21 gizonezkok eta 10 emakumek, eta orotara, 146 argazki aurkeztu dituzte (206 argazki aurkeztu zituzten iaz). Irabazleak zein izan diren ere jakinarazi dute antolatzaileek.

2016ko egutegiaren aurkezpena eta sari banaketa abenduaren 16an izango dira, 19:30ean, Elgoibarko Kultur Etxeko hitzaldi gelan. Elgoibarko kultura, artea eta ondarea irudikatuko ditu 2016ko egutegiak. Epaimahaiak (Udaleko eta Ongarri elkarteko ordezkariak) 12 argazki aukeratu ditu egutegirako, eta saridunak ondorengoak izan dira:

  • Cristina Lopez (2 argazki sarituak)
  • Oier Ramos 
  • Gurutze Ariznabarreta (3 argazki sarituak)
  • Eulogio Mancebo
  • Miguel Angel Gutierrez 
  • Manuel Sanchez 
  • Antonio Curbelo 
  • Vicente Guinea 
  • Maria Exposito

2015 10 27 egutegia2016 muguruzatarren

2015 10 30 egutegia2016 gurutze ariznabarreta atxa

2015 10 30 egutegia2016 manuel sanchez conde

 • 110 ikaslek parte hartu dute Egutegirako marrazki lehiaketan

Elgoibarko Udaleko Euskara Sailak Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolaturiko Marrazki lehiaketan LH5eko 110 ikaslek parte hartu dute, eta epaimahaia Udaleko ordezkariek eta Gemma Monreal margolariak osatu dute. Saridunak ondorengoak izan dira:

  • Luzia Arriola
  • Ihintza Gonzalez
  • Markel Goenaga
  • Aritz Vallejo
  • Naroa Rodriguez
  • Xabi Goñi
  • Danel Carril
  • Eneko Calomarde
  • Iraitz Pedroche
  • Jone Navarro
  • Irati Uzkudun
  • Helene Ortega

2015 10 27 egutegia2016 marrazki2

2015 10 27 egutegia2016 marrazki1

Lotura duten albisteak: