Jasone Osoro eta Uxue Alberdi Pitxintxun izango dira Liburuaren Egunean liburuak sinatzen

Barren.eus 2021ko api. 22a, 17:23

Barikuan, Liburuaren Egunean, Elgoibarko Pitxintxu liburu dendan euren lanak sinatzen arituko dira Jasone Osoro eta Uxue Alberdi idazleak, Alberdi goizez eta Osoro arratsaldez.

Uxue Alberdik 'Dendaostekoak' kronika literarioa argitaratu zuen urte amaieran, Pitxintxu bera duena ardatz. Jenisjoplin eleberriaren gaztelaniazko edizioa ere publikatu du, Consonni argitaletxearen eskutik. Jasone Osorok labetik atera berria du 'Festa' gazteentzako eleberria, eta ez dira argitaratu zaharrak Goazen! telesailaren harira idatzitako liburuak ere. Gaur 43 urte bete ditu Pitxintxu liburu dendak, eta urteurrena eta Liburuaren Eguna ospatzeko liburu guztiek %10eko beherapena izango dute bi egunetan. Beheko argazkian ikus daitekeenez, badira urte batzuek Pitxintxukoek Liburuaren Eguna ospatzen dutela.

2021 04 22 pitxintxu liburuaren eguna arg zaharra