212 lan aurkeztu dituzte Elgoibarko Idazlan lehiaketara eta inoizko partaidetzarik handiena izan da aurtengoa

Barren.eus 2021ko api. 21a, 19:51

Elgoibarko Udalak, Kultura, Euskara eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako Sailen bitartez antolaturiko IV. Idazlan lehiaketako sariak banatu dituzte gaur arratsaldean.

Aurten 212 lan aurkeztu dituzte, eta inoizko partaidetzarik handiena izan da. Horietatik 26 lan saritu dituzte. Sari banaketa Kultur Etxeko sotoan egin dute bi txandatan, jende pilaketa handirik ez sortzeko. Ane Beitia alkatea, Andrea Arriola kultura zinegotzia eta Maialen Gurrutxaga Euskara eta Haur, Nerabe eta Gazteen Sustapenerako izan dira Udalaren ordezkariak ekitaldian. Epaimahaia Jasone Osoro, Jon Eugi eta Iñigo Otañok osatu dute: “Aurreko edizioetan askotan esan izan dugu baloreei buruz berba egiten dutela istorioek, eta aurten, baloreak txertatuta edukitzeaz gain, kalitatezko ipuinak irakurri ahal izan ditugu”, adierazi dute.

Saridunak
A taldea

  • Leire Etxaniz Bereziartua
  • Lea Barrutia Cristobal
  • Lore Basurto Gorostiza
  • Nora Gurrutxaga Iriondo
  • Unai Aizpurua Zabala
  • Unax Ansola Arrieta
  • Ane Astigarraga Etxeberria
  • Manex Sanchez Silva

B taldea

  • Iuren Huertos Otal
  • June Arriaga Mujika
  • Inar Urizar Aduriz
  • Aitana Luque Garcia
  • Estitxu Arregi Ansola
  • Sara Etura Gonzalez
  • Duna Santos Otegi
  • Xabat Ibirriaga Izagirre

D Taldea

  • Mikel Rodriguez Eugi
  • Mikel Sastre Estarta
  • Ivania Alvarado Chichande
  • Eneritz Mulas Urquidi

E Taldea

  • Sare Sainz Ibarluzea
  • Joane Kapanaga Zaldua
  • Nora Cantón Gallardo
  • Eneko Etxaniz Irureta

F taldea

  • Irati Arantzamendi Solozabal
  • Garazi Garrido Albizu

Sariei dagokionez, 50 eta 120 euro bitarteko 26 bono banatu dituzte, herriko dendetan erabiltzeko. A eta B taldekoen artean bi sari eman dituzte ikastetxeko eta maila bakoitzeko. D eta E mailetako talde bakoitzeko lau lanik onenek jaso dute saria. Eta F taldekoen artean bi sari banatu dituzte. 

2020an eta 2021an sarituak izan diren lanekin liburu bat argitaratuko du Udalak, 2018an eta 2019an sarituak izan ziren lanekin egin zuen moduan.

∞Lotura duten albisteak:

 2021 04 21 idazlan lehiaketa elgoibar udala saribanaketa gaztetxoak kanp barren batxi

2021 04 21 idazlan lehiaketa elgoibar udala saribanaketa gaztetxoak kanp barren

2021 04 21 idazlan lehiaketa elgoibar udala saribanaketa gaztetxoak kanp barren 1

2021 04 21 idazlan lehiaketa elgoibar udala saribanaketa gaztetxoak kanp barren 2

2021 04 21 idazlan lehiaketa elgoibar udala saribanaketa gaztetxoak kanp barren 3

2021 04 21 idazlan lehiaketa elgoibar udala saribanaketa gaztetxoak kanp barren 4

2021 04 21 idazlan lehiaketa elgoibar udala saribanaketa gaztetxoak kanp barren 5

2021 04 21 idazlan lehiaketa elgoibar udala saribanaketa gaztetxoak kanp barren 6

2021 04 21 idazlan lehiaketa elgoibar udala saribanaketa gaztetxoak kanp barren 7

2021 04 21 idazlan lehiaketa elgoibar udala saribanaketa gaztetxoak kanp barren 8