Simpliccissimus Kabaret Patxo Telleriak idatzitako umorezko kabareta da, musikala eta euskaraz. XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da Simplicissimus, non Hogeitamar Urtetako Gerraren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen. Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Getari Etxegarai, Olatz Ganboa, Patxo Telleria eta Adrian Garcia de los Ojos aktoreak izango dira protagonistak.
- 19:00etan hasiko da emanaldia (80 minutuko iraupena du). Sarrerak 10 euroan salduko dituzte (3 euroan Gazte-txartela dutenek). Kutxabank bidez eskuratu daitezke sarrerak, eta egunean bertan, Herriko Antzokiko leihatilan.
SIMPLICISSIMUS_TEASER_L from TARTEAN teatroa on Vimeo.