Koronabirusaren Gakoak: Haurrak

Barren.eus 2021ko api. 20a, 13:51

Koronabirusak eragindako infekzioaren ondorioak ez dira horren larriak haur eta gazteetan. Oraindik argi ez dagoena da transmisioan jokatzen duten papera.

Dirudienez, adinaren araberakoa da, txikienek ez dute birusa adinekoek bezain erraz transmititzen. Koronabirusak haur eta gazteengan duen eraginaz berba egin digu oraingoan Elhuyarreko aditu Ana Galarragak ETBk eta Elhuyarrek ekoiztutako Teknopolis saioko 'Koronabirusaren Gakoak' ataleko aste honetako bideo-pilulan.