Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 04 15 muga taldea arg juxe aretagoni770pxAlberto Gonzalez elgoibartarraren azken proiektua den Muga taldeak hasiko du ‘Begiekin entzutekoak’ zikloa, Mendaron.

Koronabirusagatik iaz ezin izan zuten Gararock jaialdia antolatu Mendaron eta arantza hori kendu nahian, 'Begiekin entzutekoak' zikloa antolatu dute, Mendaroko Udalaren laguntzarekin. Domekan hasiko dute zikloa, Muga taldearen kontzertuarekin. 

Alberto Gonzalez elgoibartarraren azken proiektua da Muga, Xabier Montoiaren Anfetamiña poema-liburuari musika jartzeko sortutakoa. 6nemen9, Uler-600 eta Aterkings taldeetan ibilitako musikari elgoibartarrak, Xabier Montoiaren Anfetamiña (Susa, 1983) poema liburuari musika jartzeko sortutako proiektua da Muga, taldea bainoago, proiektu musikala.

  • 19:00etan izango da kontzertua, San Agustin kulturgunean. Sarrerak 2 euroan jarriko dituzte salgai.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza