'Simplicissimus kabaret' antzezlanerako sarrera bikoitza zozkatuko dugu

Barren.eus 2021ko api. 14a, 08:56

 

Tartean Teatroak Simplicissimus Kabaret obra aurkeztuko du apirilaren 23an Elgoibarko Herriko Antzokian, eta BARRENek sarrera bikoitza zozketatuko du. 

 Apirilaren 23an 'Simplicissimus Kabaret' obra ikusteko aukera izango da Herriko Antzokian. Patxo Telleriak idatzitako umorezko kabareta da, musikala eta euskaraz. XVII. mendeko Alemaniar nobela pikareskoaren izenburua da Simplicissimus, non Hogeitamar Urtetako Gerraren izugarrikeriak kontatzen diren umore klabean. Gerrarteko Cabaret baten izena ere izan zen.  Lan honen muina, gerrarteko hiru alemaniar komikoen bizitza ikaragarri eta ederra dira: Fritz Grunbaum, Kurt Gerron eta Werner Fink. Hiru komiko hauen historia Nazien terrore eta konzentrazio esparruekin estuki loturik dago. Getari Etxegarai, Olatz Ganboa, Patxo Telleria eta Adrian Garcia de los Ojos aktoreak izango dira protagonistak. 

 • Sarreren zozketa
Antzerkira joateko interesa duzuenon artean bi gonbidapen zozkatuko ditu BARRENek, sarrera bikoitza izango da. Zozketan parte hartzeko bidali zuen izen-abizenak eta telefonoa watsapez 688 634 044 telefono zenbakira, 'Simplicissimus' hitza idatzita. Zozketan parte hartzeko azken eguna apirilaren 20a izango da. Jasotako erantzun guztien artean irabazlea aukeratuko dugu eta emango dugu sarituaren berri.

SIMPLICISSIMUS_TEASER_L from TARTEAN teatroa on Vimeo.