Kultura

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2021 04 8 JesúsRocandio1

Ongarri Argazkilari Taldeak Jesus Rocandioren argazki erakusketa antolatu du, Udaleko Kultura Sailarekin elkarlanean, eta bihartik hilaren 24ra arte egongo da zabalik, Kultur Etxean. 

 

Gaur hasi eta apirilaren 24ra bitartean Jesus Rocandio argazkilari errioxarraren lanak jarriko ditu ikusgai Ongarri Argazkilari Taldeak Kultur Etxean, Udaleko Kultura Sailaren laguntzaz. Universo Bosque izena jarri dio argazkilariak lanari, eta azken hiru urteetan eginiko erretratuekin osatu du bilduma. Bost kontinenteetako botanikoen laguntzarekin egin du lan hau, eta Lurreko azken baso primarioak zaintzeko beharraz kontzientziatzea du helburu. Lurralde naturalak izango dira nagusi, denboraz kanpokoak eta giza presentziarik gabeak. Astelehenetik zapatura egongo da ikusgai erakusketa, 18:30etik 20:30era. Domekan itxita egongo da.

Jesus Rocandio (Logroño, 1958) duela 38 urte hasi zen irudia lantzen, alor desberdinetan. Argazkilaria izateaz gain, dokumentalgintzan ere jardun du, editorea, historiagilea eta hezitzailea ere izan da, eta gaur edun Casa de la Imagen kultura kontenporaneo zentroko zuzendaria da. 

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza